XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elai Alai Galiziara Euskal dantzak eskaintzera
Portugalete
Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak Galiziara jo du gaur bertan, Pontevedrara hain zuzen, non euskal dantzak eskainiko bait ditu.

Bizkaiko dantza talde hau O Groven ospatzen den fiesta del marisco deritzanera gonbidatuak izan dira espreski, antza denez Asturiasera egin bidaia baten ondorioz.

Orain, beraz, hogei eta hamabost pertsonak osatzen du espedizio hau, zeinetatik 6 musikari diren.

Foklor-jaialdi honetan Larrain dantza, Luzaideko dantzak eta Bizkaiko Dantzari Dantza eskainiko dute ohizko duten jabetasunez.

Bizkaiko talde honekin batera, zeinak Euskadiren izen ona erakutsiko bait du, Portugal eta Estatu espainoleko zenbait Komunitate Autonomoko talde batzu arituko dira.

Elai Alai Euskal Dantzari Taldea beste arlo batean saiatzen ari da.

Jakina denez, urteroko Nazioarteko Jaialdiaz aparte, Kongreso edo Biltzarre ezagun bat eratzen du.

Aurten Heriotza gaitzat hartuko dutelarik.

Oraindik xehatu gabe egonarren, badirudi maila handiko ihardunaldiak izango direla.

Beste maila batetan gai beroni heltzeko, esan dezagun, Elai Alai hau beste edozein talde serio bezalaxe arrobitik osatzen dela.

Hori dela eta dantzari-gai bila dabil.

Hamar urtetatik hamalau urtetara bitarteko gaztetxoak behar bait ditu.

Beraz, Elai Alai-k hiru talde ditu, gaztetxoak, gazteak eta talde nagusia, azken hau delarik bidaiak eta egiten dituena.

Azkenik, datorren Abesti soiñu eta dantza ikuskizuna birremango du datorren Abenduan, Danok Bat zortzikotearekin.